top of page

PERTSONAIAK  (12. eranskina)

Lehenengo mailako pertsonaiak

Zirkulu txiki berdea eta horia

Tamaina txikiko zirkuluak dira ez dute hitz egiten. Kolore fluoreszentetea daukate eta argi beltzarekin ondo ikusten dira. Gorputz adierazpenari dagokionez, bigarren planoko pertsona baten eskuaren atzeko aldean itsatsita egongo dira eta eskuak erabiliz zirkuluak manipulatuko dituzte, horrela konposizio ezberdinak eginez. Zirkulu hauen papera oso garrantzitsua izango da argi beltzarekin interakzioan arituko direlako.

Zirkulu ertaina laranja eta magenta

Tamaina txikiko zirkuluak dira ez dute hitz egiten. Kolore fluoreszentetea daukate eta argi beltzarekin ondo ikusten dira. Gorputz adierazpenari dagokionez, bigarren planoko pertsona baten eskuaren atzeko aldean itsatsita egongo dira eta eskuak erabiliz zirkuluak manipulatuko dituzte, horrela konposizio ezberdinak eginez. Zirkulu hauen papera oso garrantzitsua izango da argi beltzarekin interakzioan arituko direlako.

Bi zirkulu zuri handiak

Tamaina handiko zirkuluak dira, aurretik kolore zurikoak dira eta atzetik kolore beltza izango dute. Objektu hauek, protagonismo handiagoa izango dute kolore zuriko aldetik beltzetik baino. Zirkulu hauen funtzioa zirkulu txikiekin eta ertainekin konposizio ezberdinak sortzea izango da, bigarren planoan dagoen pertsonen manipulazioen bidez. Zirkuluen erdialdean heltzeko lotura izango dute eta hortik, bigarren planoan dagoen pertsonak manipulatu ahal izango du. Lehen eszenari bukaera emateko zirkulu zuri bat bakarrik geratuko da,orduan buelta eman eta beltzez agertuko da eklipse bat simulatuz desagertu arte.

zirkulu handi laranja eta magenta

Tamaina handiko zirkuluak dira, aurretik koloretakoak eta atzetik kolore beltza dutenak. Objektu hauek, protagonismo handia izango dute koloretako aldetik beltzetik baino. Zirkulu hauen funtzioa, zirkulu txikiekin eta ertainekin konposizio ezberdinak sortzea izango da. 2.planoan dauden pertsonen manipulazioen bidez. 

Erdi esfera zuriak

Tamaina handiko erdi esfera bi dira, kolore zurikoak. Antzezlanaren hasieran atrezzo moduan agertzen dira baina 2. eszenan protagonista papera hartzen dute. Esfera honek funtzio ezberdinak izango ditu, hots, konposizio ezberdinak sortzea (esfera, bi erdi esfera eta bi zirkulu), objektu horri beste esanahi bat ematea; adibidez, kotxea, lorea… )

Mago argia

Objektu erreal baten antza du, argia ematen duen hatza da. Gorputz adierazpenaren bitartez, jolasa eta esperimentazioa landuko da, ikusleekin interakzioan arituz, hatza piztu eta itzaliz. Gainera, mago argia erabiliko du ondoa seinalatzeko eta bertan agertzen diren argiak pizteko.

Plastikozko esfera BAT

Esfera hau pisu arinekoa izango da, duen pisu berdinarekin simulatuko du. Esfera hau manipulatzeko beltzez jantzitako  pertsona bat egongo da Honek, jolas ezberdinen bitartez jolasean ibiliko da

FUTBOLEKO esfera BAT

Esfera hau pisu arinekoa izango da, baina pisutsua balitz bezala simulatuko du. Esfera hau manipulatzeko beltzez jantzitako  pertsona bat egongo da Honek, jolas ezberdinen bitartez jolasean ibiliko da

Kolore eta tamaina ezberdinetako esferak (Laranja, magenta, urdina, berdea eta horia)

Tamaina kolore ezberdinetako esferak dira, kutxa zirkular baten barnean egongo dira.

Kolore eta tamaina ezberdinetako esferak eta zirkuluak (Laranja, magenta, urdina, berdea eta horia)

Bigarren mailako pertsonaiak sartuko dira; 2. pertsonaia: esfera arinarekin gora eta behera eginez sartzen da, esfera magenta heltzen zaionean esfera behatu, eskumako izterrean itsatsi eta belauniko ezkerreko aldean esfera laztanduz izoztuta geratzen da. 3. pertsonaia: zirkulu laranjarekin zirkuluak eginez sartzen da, esfera berdea heltzen zaionean esfera behatu, buruan itsatsi eta zutunik eskumako eskuan zirkulu ertain laranja sabelean kokaturik izoztuta geratzen da. 4. pertsonaia: zirkulu zuri handiarekin zirkuluak eginez sartzen da, esfera laranja heltzen zaionean esfera behatu, sorbaldan itsatsi eta  zirkulua inguratuz lurrean eserita izoztuta geratzen da. 5. pertsonaia: esfera zuria alde batera eta bestera mugituz sartzen da, esfera horia heltzen zaionean esfera behatu, bularrean itsatsi eta ezkerreko eskuarekin esfera heltzen du. 6. pertsonaia: esfera pisutsuarekin gora eta behera eginez sartzen da, esfera magenta heltzen zaionean esfera behatu, ezkerreko sorbaldan itsatsi eta ezkerreko eskuan esfera begiratzen izoztuta geratzen da. 9. pertsonaia: azken esfera urdina hartzen du eta eskumako eskuarekin esfera erakusten duen keinua eginez izoztuta geratzen da.

Bigarren mailako pertsonaiak

Koloretako zirkuluak manipulatuko dituzten pertsonak

Zirkulu txikiak eta ertainak manipulatuko dituzten bi pertsona egongo dira eta zirkulu handi zuriak eta beltzak manipulatuko dituzten beste bi pertsona egongo dira. Pertsona guzti hauek goitik behera beltzez jantzita joango dira, objektuen garrantzia aldarrikatzeko. Horrez gain, zirkulu formako objektuak manipulatuko dituzte esku mugimenduak eginez.

Kolore zuriko erdi esferak manipulatuko dituzten pertsonak

Erdi esferak zuriak manipulatuko dituzten bi pertsona egongo dira, goitik behera zuriz jantzita. Horietako batek, gorputz adierazpenaren bidez, atrezzoan dauden argiak piztuko ditu inguru atsegin eta goxo bat sortuz.

Soinuak sortuko dituen pertsona

Pertsona bat izango da eta hau ere besteak bezala beltzez jantzita joango da eta 3. ekitaldian agertzen da, beste bi protagonistak agertzen direnean hasten da horiekin interakzioan soinu mota ezberdinak erreproduzituz, hots, triangeluen soinuak, puzker soinuak…

Kolore fluoreszentedun esferak manipulatzen dituzten pertsonak

6 pertsona dira eta guztiak beltzez jantzita joango dira bat izan ezik. Bakoitzak gorputzarekin egiteko ezberdin bat aurkeztuko du eskuan izango duen esferari garrantzia emanez.

bottom of page