top of page

HELBURU PEDAGOGIKOAK

Proiektu honen helburuak zehazterakoan 237/2015 Haur Hezkuntzako Curriculum Dekretua (Eusko Jaurlaritza, 2015) eta eraikitako marko teorikoa kontuan izan dugu.

 

Alde batetik, antzezlanarekiko ditugun helburu orokorrak azalduko dira, eta hauen barruan, umeei eskainiko dizkiegun helburu pedagogikoak.

 

Gure antzezlana Nortasunaren Eraikuntzaren eta Ingurune Fisiko eta Sozialaren Ezagueraren eremuan oinarritzen da, baina bigarren eremuko, Nortasunaren Eraikuntzaren eta Komunikazioaren eta Adierazpenaren eremuaren, zenbait helburu ere jorratzen dira.

 

Nortasunaren Eraikuntzaren eta Ingurune Fisiko eta Sozialaren Ezagueraren eremuarekin lotura duten helburuak hurrengoak izango lirateke:

 

1. Jolasaren bitartez ezagutza ezberdinak garatzea.​

​

  • Esperimentazioaren bitartez oinarrizko elementuak ezagutzea.

  • Gorputz adierazpena lantzea.

 

2. Gorputza eta objektuen arteko erlazioa.

​

  • Gorputza kontrolatzeko mugimenduaren tonua, oreka,  eta koordinazioa kontuan hartzea.

 

Nortasunaren Eraikuntzaren eta Komunikazioaren eta Adierazpenaren eremuarekin lotura duten helburuak hurrengoak izango lirateke:

 

3. Haurrei dramatizazio baten bidez hizkuntza askotarikoen komunikazio esperientzia bat eskaintzea.

 

  • Komunikazioa adierazteko norberaren emozio eta sentimenduak ezagutzea.

  • Arte adierazpena ematen dituen aukerak ezagutzea: irudiak, ikus erreferenteak, estereotipoetatik aldentzea, ikonotasun maila desberdinetako ekoizpenak eta abar.

bottom of page