top of page

ESZENOGRAFIAREN DISEINUA

Dramatizazio minorraren azken lan honetan, aurrera eramango dugun antzerkiko eszenografiaren protagonista hutsak, esferak eta zirkuluak izango dira, hauen mugimendu eta dinamismoarekin batera. Gure antzerkia sortzerako orduan, objektu antzerkian oinarritu garenez, gure eszenetan objektuei protagonismo osoa emango diegu. Gehienetan, eszenatokian azalduko diren pertsonaien papera, gidariena izango da, arreta osoa objektura bideratuz. Talde bezala, ikasleok ekoiztu dugun antzerki honen bitartez, haurraren arreta lortzeaz eta mantentzeaz aparte, haur ikusleriaren parte hartzea aktibatzea bilatuko da, antzerkia osatzen duten eszenetan ikusleak probokatuz eta parte hartzera gonbidatuz.

 

Antzerkia konposatzen duten lau eszenetan azalduko diren pertsonai edo objektua, atrezzoa, hondoa eta musikaren bidez, emozio desberdinak piztuko dira. Hauen artean, intriga eta lilura (lehenengo eszenan, argi beltza), lasaitasuna, gozotasuna eta hurbiltasuna (bigarren eszena, ilargia eta honen argiarekin jolastu) barregura eta poztasuna (lehenengo eszenako bi pertsonaien arteko interakzio eta jolasarekin) eta azkenik, kolaborazioaren gogobetetzea eta jolasteko gogoak (azkenengo eszenan haurrak eszenatokira atera).  Hau lortzeko, pertsonaien nahiz gidarien eta objektuaren arteko interakzioa, mugimendua, erritmoa eta koordinazioa ezinbestekoak izango dira. Kontuan hartuta eszenografiaren elementu hauek, pertsonaiak, gidariak eta objektuak, musika eta hondoarekin bat datozela.

bottom of page