top of page
Las luces borrosas calientes
Luces calientes
flotante de la burbuja

GURE AURKEZPENA

2017-2018 ikasturte honetan dramatizazio  prozesu batean murgildu izan gara. Prozesua antzerki proiektu bat  eraikitzea eta hau antzeztea izango da. Gure antzezlana, 0-3 urteko haurrei zuzenduta dago. Izan ere, haurren begiradatik proposamen berritzaile bat eraikitzearen alde egin dugu. Honetan, ikuspuntu pedagogikoan oinarrituz, esperimentazioa, jolasa eta haurren parte hartzearen garrantzia goraipatzen dugu. Horretarako, objektu antzerkian oinarrituko gara 2D eta 3D-etako zirkulu eta esferekin ikuskizun adierazkorra bihurtuz. Objektuak egunerokotasuneko interpretaziotik aldendu eta zentzu ezberdinak adierazteko aukera emango du.

GURE ANTZEZLANA

Gure antzezlanak “Gira eta bira” izenburua dauka sortutako diseinuarekin bat  datorrelako, alegia. Abstrakzio, konposizio eta objektuen eta gorputzaren mugimendua erabiliz antzezlana jolas gune bat bihurtuko dugu. Izan ere, antzezlan honetan hartzailearen eta igorlearen arteko pareta botako da, hartzailearen parte hartzea bultzatuz. Espazio honetan hitzez adierazteko gai ez diren emozioak jolasaren bitartez transmitituko dira. Horretaz gain, komunikatzeko era ezberdinak ezagutzea ahalbidetuko dugu, gorputz adierazpenaren, esperimentazioaren eta jolasaren bitartez komunikatzeko aukera eskainiko dugu. Hala ere, kasu batzuetan onomatopeien eta soinu ezberdinen erabilera indartuko dugu, adierazkortasun uneak bilatzeko asmotan.

 

LANAREN ZERGATIA

Beraz, gure helburu nagusia haurren begiradara hurbiltzen den antzezlana eraikitzea da. Esperimentazioaren eta jolasean oinarritutako dramatizazio proposamen berritzailea eraikitzea, non objektuak ohiko erabileratik aldentzen diren eta imajinaezina eta imajina daitekeenaren arteko loturak bilatuko dituzten.  

​

Horrela ba, gure diseinu eszenografikoa osatzeko, hainbat iturri izan ditugu erreferente gisa, gure proposamenarekin bat zetozen ekoizpenak bilatzeko eta zentzua emateko.  

 

bottom of page