top of page

  ondorioak  

Lanari amaiera emateko, prozesu osoaren balorazioa egitea beharrezkoa da.  Lehenik eta behin, lanarekin gertatutakoa azalduko dugu, ondoren, genekiena eta ikasi dugunaren gainean hitz egingo dugu eta bukatzeko behin behineko emaitzak izanda egin ditugun hobekuntzak.

​

Lan hau burutzerakoan, arazo edo traba asko izan ditugu. Lehenik eta behin adin tartea eta gaia aukeratzeko orduan. Ez ohiko gai bat aukeratzea ez zen erraza izan guretzat, ez genekielako zehatz zer egin edo nola egin behar genuen. Beraz, 0-3 urte bitartean esperimentazioan eta jolasean oinarrituriko antzezlan bat sortzeari ekin genion.

​

Irudimenezko eta sormenezko bidai batean murgildu ginen, bidaia luze horretan asko izan dira bidean izandako ahulguneak; gidoia behin eta berriz moldatu behar izatea, zer egin eta nola egin ez jakitea, ekitaldi bakoitzean zer sartzea, blokeaturik geratzea, ideiak nola antolatu ez jakitea, ekitaldi bat bestearekin nola lotu ez jakitea...

​

Laburbilduz, bide luze honetan gora beherak izan arren azkenean asko ikasi dugu hasieran aukeraturiko bide berri horretatik. Zenbait momentu kritiko izan arren aurrera egin dugu, irakasleen laguntza handia izan da, asko ikasi dugu egin dugun lanarekin eta asko eskertzen dugu bidean izandako laguntza. Hasiera batean ez genuen gure burua gai ikusten horrelako antzezlan bat egiteko, baina gero eta konfiantza gehiago hartu dugu guztion elkarlanaren bidez eta azken emaitzaren gustura geratu gara.

 

Hasiera batean genekiena eta ikasi duguna azaltzerakoan, gure kabuz gauza asko ikasi ditugula konturatu gara, izan ere esperimentazioan eta jolasean murgiltzeak ezagutza berriak eskuratzea ahalbideratu digu. Horrekin bat, aukeratutako gaiari etekin handiena ateratzen saiatu gara, gure antzezlana magikoa eta erakargarria izan dadin.

 

Lana bukatuta dagoelarik, gogoeta orokor bat egitea beharrezkoa iruditzen zaigu. esan beharra dago, lortutako emaitzarekin oso gustura geratu garela, nahiz eta oraindik hobetu beharreko aspektu batzuk egon.

 

Hasteko, arestian aipatutako arazo txikiak ekiditeko, entsaioekin izan ditugun arazoak kontuan hartzen baditugu, hurrengo urteari begira berdina ez gertatzea espero dugu. Horrelako arazoak gertatzen direnean gela guztiaren inplikazioa egotea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu eta gure kasuan ez dugu horrelako laguntzarik jaso. Denei gauzak ondo ateratzeko denen laguntza beharrezkoa dela pentsatzen dugu.

 

Honetaz aparte, hasieran egindako gidoia erabat aldatu behar izan dugu gure antzezlana aurrera eramateko. Gainera, gidoia osatzeko arazoak izan ditugu, hasieratik nola egin ez genekielako. Denbora falta nabaria izan da eta laguntza gehiago espero genuen.

 

Bestalde, azken momentuan attrezzoan, argiekin  aldaketa batzuk egin behar izan genituen. Eszenatokian argi gehiago sartu behar genuen pertsonaien aurpegiko espresioak hobeto ikusteko eta bigarren eszenan pertsonaien janzkera erakargarriagoak egiteko.

​

​

bottom of page