top of page

IDATZIZKO ERREFERENTEAK

eszenografia

Hurrengo ataletan, gure objektu antzerkiaren eszenografia sortzeko, hainbat iturrietatik ateratako eta erabilitako ideien eta baliabideen erreferenteak azalduko dira. Esaterako, arte hizkuntzako ikasgaian landutako eszenografiaren oinarrizko hiru elementuak, hala nola, atrezzoa, pertsonaiak eta hondoa ekoizteko, zenbait idatzizko zein ikusizko erreferenteetan oinarritu izan gara. Eszenografiaren oinarrizko hiru elementuaz aparte, gure antzezlana aurrera eramateko, antzerkian, jolasa, emozioak eta hizkuntzak duten presentzia aztertu eta honekin batera, haurraren parte hartzea sustatzen lagunduko duten teknikak ezagutu eta eskuratu ditugu.

IKUSIZKO ERREFERENTEAK

Goian aipatu bezala, atal honetan gure eszenografia osatzeko behar izan ditugun ikusizko erreferenteak adieraziko dira.

Horretarako, analisia hiru osagaitan banatuko da, pertsonaiak, hondoak eta atrezzoa.

HONDOEN INSPIRAZIOA

ALGUNOS CIRCULOS, 1926.

Hondoekin hasiz eta gure gaia zirkulu eta esferetan oinarritzen zela aipatuta, Vasili Kandinskyren Algunos circulos (1926) obra haukeratu genuen.

Obra honi gainbegirada bat botaz, esan dezakegu hondo beltz irregular horren gainean irudikatzen diren zirkuloen bidez galxia abstraktu bat irudikatzen dela. Zirkulo hauek gainjarri egiten dira batzuk besteekin, beste batzuk berriz tamainen jolasarekin hurrundu edo urbiltzen direla esan daiteke, baita koloreen arabera ere, kolore beroagoak atzean jarriz. Obra honen abstrakzioa kontuan artuta, gure hondoak sortzeko aukera bikaina izan arren, gure antzezlanaren agerrialdiak antolatzeko ere erabili dugu.

Izan ere, hondoetan zentratuz hainbat saiakera ezberdin egin genituen honetan oinarrituz eranskinetan ikus daitekeen bezala. ( 1 eta 2. eranskinak) Guk egindako saiakeretarako bere obratik ateratako bi ideia nagusi izan ditugu kontuan, hau da, bat abstrakzioa eta bestea zirkuluen erabilera. Horretarako hainbat froga egin genituen, azkenik ezerezetik "planeta zuriaren" sorkuntzarako bidea plasmatuz.

ATREZZORAKO INSPIRAZIOA

Atrezzoaren inspiraziorako bilaketa egin eta gero,hainbat kontu adostu genituen. Alde batetik, gure eszenatokia librea, abstraktua eta objetu gutxikoa izango dela. Beste alde batetik, bertan jarriko genituen objetuak antzerkian zehar erabilgarritasun bat izango zutela. Horregatik, ez genuen argitasun handirik nahi, baizik eta zeharkako argiztapen bat. Horretarako bilaketarekin martxan jarri ginen paperezko lanpara hauek aurkitu arte. Argitasuna ematez gain, forma esferikoa eta estetikoa zutelaz ohartu giñen. Hainbat saiakera egin genituen eta honetatik baliatuz, gure eszenatokiko atrezzoa argiztapenaren parte izango zela erabaki genuen. Horretarako globoekin egidako lanpara batzuk egiten saiatu ginen (7. eranskina) baina guk nahi genuen emaitza lortzen ez genuela ikusita gabonetako zuhaitz argiekin eta argi manualekin froga egin genuen. Lanpara hoiekin lortu nahi genuen efektua eskaini ziguten eta hauek erabiltzea erabaki genuen.

PERTSONAIEN INSPIRAZIOA

Hurrengo inspirazioarekin, gure pertsonai nagusietako bat lortu genuen. Irudian ikus daitekeen pertsonaien janzkera horretaz baliatuz, gure hirugarren agerraldiko esfera erraldoiak sortu genituen. Hainbat arazo izan genituen esfera horren bolumena lortzeko, eta honetarako ere hainbat saiakera egin genituen (10. eranskina).

Bloumena eta dinamismoa ziren gure pertsonaientzako nahi genituen zehetasunetako batzuk. Hau lortu ezinean ibili eta gero, ia ia alde batera isteko ideia izan genuen. Hala ere, saiakera gehiego egin eta gero, gure antzezlaneko pertsonai garrantzitsu eta deigarrienetako bi lortu genituen, gure bi "boloi" zuriak. Kolore askorekin egin genituen frogak, izan ere, zuria ikusgarriena eta garbiena zela ikusita, efera bi eraiki genituen. Inspirazioari buelta bat emanez eta gure bi esferei etekin gehiago atera nahiean, alde batetik 3Dko forma izango zuela eta beste aldetik 2Dkoa izango zela adostu genuen. Honela gure antzezlanaren geiarekiko lotura eta erabilgarritasuna izango zuelakoan.

Teatros del canal, "Momix Remix"

Azkenik, Kandinskyren obratik ateratako ideiaz baliatuz, hau da, planeten arabera antolatuko dugula antzerkia eta unibertso horren sorrera kontuan izanik, 2.agerraldian agertuko ziren 2Dko zirkuluak ekoizteko irudi hau hartu dugu kontutan. Ez irudiko planetak zehatz mehatz, baizik eta irudiko hainbat ezaugarri, hala nola, kolore, tamaina, kokapen ezberdinak...

Horretarako, 2Dko zirkulu formak egin genituen, agerraldi horretan 2Dko formak soilik agertzea nahi genuelako (11. eranskina).

Unibertsoko planetak

bottom of page