top of page

ESZENOGRAFIAREN OSAGAIAK

​

​

 

Stop motion

​​

Proiektatuko den hondo guztia kanoiaren bidez egingo da. 1. ekitaldian, unibertsoaren sorreran (3.eranskina), 4.ekitaldian esferak agertzen direnean eta 4.1. agerraldian esferak desagertzen direneko  irudiak kartulina beltzaren gainean eginda daude (4. eranskina). Bestalde, argi mahaia erabili da 3. ekitaldiko hondoen irudia sortzerakoan (5.eranskina). Horretarako, material ezberdinak erabili ditugu. 1. ekitaldirako, kolore ezberdinetako tenperak, purpurina, kurria eta kartulina beltza. 4. ekitaldirako eta 4.2. agerraldirako, kartulina beltza eta kolore ezberdinetako zeta paper zirkularra erabili da. 3. ekitaldirako, argi mahaia, ura, tinta laranja eta kola zuria.

​

Power point:

​

Proiektatutako hondoa kanoiaren bidez egingo da. 2. ekitaldian ilargia eta izarrak isladatzeko erabili dugu (6.eranskina) . Ilargia hondoan proiektatuta dago eta handitik -txikira tamaina aldatzen doa. Ondoren, berriz, ilargia osorik agertzen da eta pixkanaka izarrak agertzen eta desagertzen joango dira.

 

Gure hondoetan, stop motionean arreta deitzen duena koloreen kobinazioa eta dinamismoa izan da. Bertan sortu diren irudiak abstraktoak izan dira. Hau da, errealitateatik alderatuz. Bestalde, power pointa erabiltzerakoan, ilargia estatikoa izan da, baina izarrak, berriz, dinamismoa eman diote. Hondoari esker, magia giroa sortuko da.

 

​

HONDOA (2 dimentsio)
ATREZZOA (3 dimentsio) 8.eranskina

​

Erdi-esferak

Bi erdi-esfera eszenatokiaren atzeko aldean egongo dira. Bakoitza alde batean. Ekitaldi eta agerraldi guztietan egongo dira presente, baina 2. ekitaldian eta 4.1. agerraldian objektu moduan erabiliko ditugu. Erdi-esferak, azetato zuriz eginda daude eta erdi-esfera forma emateko uztaila erabili dugu. Erdi-esferei argitasuna eman nahian, argi kordak (gabonetako argiak) erabili ditugu.

 

Erdi-esferadun lanparak

Ekitaldi eta agerraldi guztietan egongo dira presente, nahiz eta 2. ekitalditik aurrera indarra hartu. Hauek, eszenatokiko aurrekaldean egongo dira U forma eginez. Erdi-esferadun lanparak, pixkana pizten joango dira, eszenatokiari gozotasuna eta lasaitasuna eman nahian. Pizten diren unetik, antzezlana bukatu arte piztuta egongo dira.

 

Argi kordak (gabonetako argiak)

​​

Ekitaldi eta agerraldi guztietan egongo dira presente, nahiz eta 2. ekitalditik aurrera indarra hartu. Eszenatokiko aurrekaldean egongo da U forma eginez. Argi korda pizten den unetik, antzezlana bukatu arte piztuta geratuko da.

 

Erabilitako atrezzoaren helburu nagusia, hurbiltasuna, gozotasuna, konfiantza eta lasaitasuna transmititzea izan da.  Atrezzoa sinplea izatea nahi genuen erabili ditugun objektuei eta pertsonei protagonismoa emateko asmoz.

 

Atrezzoko parte diren elementu guztiak argi artifiziala daukate. Argi koloreen arteko kontrastearekin jolastu nahi izan dugu. Hau da, argi zuriak, bizitasuna emango du eta argi laranjak, berriz, gozotasuna eta konfiantza (9.eranskina).

bottom of page